Politikariak eta Kargu publikoak

Lardizabal Oriar, Jose Maria de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Tolosan txandan, 1795eko azaroko Zestoako Batzarretatik. 1796ko uztaileko Segurako Batzarretan, 1797ko uztaileko Azpeitikoan, 1798ko uztaileko Zarauzkoan, 1799ko uztaileko Ordiziakoan eta 1801eko uztaileko Zumaiakoan hautatu zuten. Probintziak, 1808ko ekainaren 8ko Elgoibarko Batzarretan, bere ordezkaria izendatu zuen Bonapartek maiatzean deitutako Espainiarren Diputazio Orokorrean. Karlos III.aren Ordenako zalduna zen. Baionako Konstituzioa sinatu zuen gainerako euskal ordezkariekin elkarlanean euskal partikularismoaren baieztapena lortzeko.