Politikariak eta Kargu publikoak

Landaburu eta Madaria, Felix

Laumaiki

Bizkaiko diputatu probintziala (Markina), lehen orduko militante jeltzalea. 1917an hautatua izatea funtsezkoa izan zen 1918an Oñatin ospatutako Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresua sustatzeko eta egun batzuk lehenago hiltzeagatik ezagutu ezin izan zuen Eusko Ikaskuntzaren sorrerarako. Kongresuak Teresa de Azkue alargunari bidalitako doluminean, sortzen ari zen sozietateak aitortu egin zuen bere kudeatzaile nagusienetako bati zor zion esker ona.

1917an, Bizkaiko korporazioetako ordezkari nazionalisten Asanbladaren Batzorde antolatzaileko idazkaria izan zen. Oso goiz idatzi zuen prentsa abertzalean, hala La Patrian 1901ean, Baserritarrean eta, gero, Euzkadin Laumaiki ezizenarekin.