Pintoreak

Labayen Sansinenea, Matxin

Pintorea. Tolosan jaio zen 1931ko azaroaren 7an.

Paisaietan espezializatua. Itsasoa du gai nagusi. Gouachea eta olioa erabiltzen ditu. Hasi zenean, bere estiloa inpresionista zen, oso kolore bizikoa, gero klasikoagoa bilakatzeko. Donostian, Tolosan, Oarguin eta Eibarren egin ditu erakusketak. Pyrenaica aldizkariko kolaboratzailea da 1962tik eta Txiki marrazkilari ta umoredun [Txiki, marrazkilaria eta umorista], Auñamendi, Donostia, 1973 aldizkariaren egilea.