Bertsolariak

Labandibar, Nicolas

XIX. mendeko bertsolaria, Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen. Mendearen azken herenean nabarmendu zen. 1881eko ekainaren 27an Donibane Lohitzunen (Lapurdi) esku hartu zuen, Juan Cruz Elícegui, Pello Errotaren anaia, eta Dominico Etchartekin batera. Ordubetean 82 ahapaldi kantatu zituzten, batez beste 43 segundo ahapaldi bakoitzeko. Urte berean (1881eko irailaren 9an ) Irungo antzokian aritu zen. Bertan parte hartu zutenen artean bere beste bi anaia bertsolari izan ziren.

Erref. Antonio Zabala: Bosquejo de Historia del bersolarismo, Auñamendi, 1964, pp. 129-130.