Larramendi Erremonteko pilotaria. Pasaian jaio zen, 1913ko maiatzaren 10ean. 1932ko apirilean hasi zen lanean, Donostiako Moderno frontoian. Aurrelaria da, ikusgarria eta aldi berean beldurgarria, bere katxete jokoagatik. Banakako Txapelketan parte hartu zuen, Marichi bikain irabaziz eta Salsamendi III.aren aurrean lan ona eginez, 26 tanto lortuz hitzartutako 35entzat.
