Politikariak eta Kargu publikoak

Munibe Areyzaga, Antonio de

XVIII. mendeko gipuzkoar nortasuna. Xabier Maria Munibe, Peñafloridako kondearen bigarren semea, bere anaia Ramon Maria bezala bidaiatu zuen Europan zehar 1776an, Jose de Egia, Narrosko markesaren semea eta Eugenio de Izquierdo, errege bekaduna, lagun zuela, Parisko Les neuf soeurs logian hasiz. Bergarako Seminarioko irakaslea. Gipuzkoako ahaldun nagusia, bigarren alderdikoa, 1782ko uztaileko Azkoitiko Batzarretatik. 1784ko uztaileko Hondarribiko Batzarretan berrautatua.