Luistarrek.
Idazle gipuzkoarra, Albizturren 1884an jaioa. Ez dakigu noiz hil zen.
Bizargina, abarketaria eta sakristaua izan zen. Bere anaia Emiliano bezalako poeta herrikoia. Argia, Jesus'en Biotzaren Deya, El Día eta Gure Herria aldizkarietan kolaboratu zuen. 1917an poesia sari bat jaso zuen. "Luistar" izengoitiarekin sinatu zuen La Cruz astekarian. Goiz Argiko kolaboratzailea.
