Pintoreak

Alcala Galiano, Alvaro

Bizkaitar pintorea eta politikaria. Bilbon jaio zen 1873ko maiatzaren 21ean eta Madrilen hil zen 1936ko azaroaren 27an.

Bilbon bertan ikasi zuen Lekuona maisuaren zuzendaritzapean. Era berean, Guiard pintorearekin ere ikasi zuen, eta jarraian Madrilen Jimenez Aranda eta Joaquin Sorolla ezagutu zituen. 1897, 1899, 1901, 1910, 1912, 1915, 1917 eta 1920 urteetan Madrileko Arte Ederretako erakusketa nazionaletara aurkeztu zen. Pariseko erakusketetan ere esku hartu zuen 1904, 1905 eta 1911n. Dusseldorf-eko Erakusketan bere lanak aurkeztu zituen. 1926an Van Riel Galerian aurkeztu zuen bere lana. Bereak dira Bizkaiko Aldundiaren Egoitzako Tronu Aretoko (1903), Madrilgo Justizia jauregiko eta Itsas-Ministeritzaren jauregiko sabaietako pinturak (1926).

Bilbon eta Madrilen egin zituen pinturako ikasketak. Nazioarteko erakusketa ugaritan hartu zuen parte eta sari asko eskuratu zituen. Bereak dira Bizkaiko Aldundiaren Egoitzako Tronu Aretoko, Madrilgo Justizia jauregiko eta Itsas-Ministeritzaren jauregiko sabaietako pinturak. Kargu politiko garrantzitsuak bete zituen, bestalde: Alfontso XII.aren konfidantzazko gizona, Zaragozako Errege Zaldungoaren zalduna eta Karlos.aren Ordeneko partaidea izan zen, besteak beste, Ateneo de Bilbao delako sortu eta bertako zuzendari izan zen, eta Asociación de Pintores y Escultores elkarteko lehendakaria ere izan zen. Pintura nagusiak: El Rancho, ¡Rico!, Puerto de Volendam, Después de la vendimia, Plaza de León, Preparación de la sardina, Sobre cubierta, Unidos por el pensamiento, Retrato, ¿Quién te quiere a tí?, Vendimiadores, Vendedor de naranjas, Un estudio, Tríptico, Pescador holandés, Viejo pescador, Almirante Recalde, El molino del brujo, Tipo holandés, La Senda eta La recolección de naranja.