Misiolari frantziskotarra. 1836ko otsailaren 24an Orion (Gipuzkoa) jaioa, 1896ko martxoaren 8an hil zen.
Organista izan zen Arantzazun. 1861ean Marokora pasa zen, bertako proprefektua izan zelarik. Gizon polifazetikoa eta jarduera apartekoa izan zen. Hainbat eliza eraikitzea lortu zuen, eta Misioak berak sortutako eskola prestigiodunak izan zituen, europarrak eta marokoarrak bertan zeudelarik. Tetuanen arabiera eskola bat sortu zuen misiolarien heziketa integralerako. 1888an tipografia bat sortu zuen, eta bertan, besteak beste, gramatika eta hiztegi arabiar-espainiarrak argitaratu ziren marokoarren eta misiolarien arteko harremanetarako. "Pobreen Aita" deitu zioten, etxe merkeen auzune bat sortu zuelako, Tanger-eko ospitale espainiarra guztientzat irekita zegoelako, eta behartsuak arintzeko sukalde ekonomiko bat. Diplomazialari gisa, bere bi garaipen handiak izan ziren Marokoko sultanaren enbaxada bat Leon XIII.ari lortzea, zeinetan interprete gisa aritu zen, eta Tangerreko ministro espainiarraren enbaxada sultanari, zeinetan P. Lerchundi berriz ere interprete gisa aritu zen eta bi hizkuntzetan eman zituen hitzaldiak. Marokon hitz egiten den arabiera arruntaren Gramatika, Krestomatia hispano-arabiarra (Simonet-ekin lankidetzan) eta Vocabulario arabiar-espainola idatzi eta argitaratu zituen.