Politikariak eta Kargu publikoak

Leizaur, Francisco Javier de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostiako txandaren albokoa, 1759ko uztaileko Zestoako Batzarretatik. 1761eko uztailean Azpeitiko Batzarrean berrautatua izan zen, 1772ko uztailean Hernanikoan, 1777ko uztailean Zestoakoan, 1784ko uztailean Hondarribikoan eta 1794ko uztailean Getariakoan.