Olerkariak

LASA, Jon Iñaki

Euskarazko idazlea, Gernikan (Bizkaia) 1963ko irailaren 14an jaioa.

Kazetaritzan lizentziatua. Irakaskuntzan urte batzuk eman ondoren, Arrasateko (Gipuzkoa) fotomekanika enpresa batean hasi zen lanean. 80ko hamarkadaren hasieran eta erdialdean, hurrenez hurren, Alizia eta biok (Ustela Bilduma ) eta Andaluziari ene bilduma (Susa) poesia liburuak argitaratu zituen. Gaztelaniazko liburu bat ere badu: Kan-Handiko ohiturak (Gernikako Kultur Etxea). 2001. urtean Pontevederan (Galizia) egin zen Galeusca literatura kongresuan parte hartu zuen, bere hainbat poema irakurriz.