Pilota

INCHAUSPE, Juan Carlos

1957ko urriaren 16an Orion jaiotako euskal erremontista. Aurrelaria. 13 urterekin Galarretako erremonte eskolan sartu zen eta 1975ean egin zuen debuta. Jubenil mailan Espainiako txapeldun titulua lortu zuen Gijonen eta afizionatu mailan behin baino gehiagotan lortu zuen Gipuzkoako txapeldun titulua. 1979an, Ayerberekin batera, Espainiako erremonte txapeldun izendatu zen Iruñeko Euskal-Jai Berrin jokatutako finalean.