Militarra eta politikari gipuzkoarra, Errenterian jaio zen.
Estatuko ohorezko kontseilari eta Errenten zuzendari nagusi izan zen Fernando VII.aren erregealdian. 1818an Ogasunaren kartera bete zuen Casa Irujo kabinetean, eta hurrengo urtean kargua errepikatu zuen, denbora gutxian, Matafloridarekin ministerioak eratu zirenean. Gonzalez Salmonek ordezkatu zuen 1819ko azaroaren 3an. 1822an ministerio bera izan zuen, baita 1834an Martínez de la Rosarekin ere.
