Konposatzaileak

Ibarzabal, Frantzisko

Konpositore frantziskotarra. 1716an jaio zen, baina ez dakigu noiz hil zen.

1740an, Aránzazu eta Bilboko musika-kaperetako elementuez osatutako abesbatza zuzendu zuen Valladolideko kapitulu orokorrean.

Musikari honen oso lan gutxi kontserbatzen dira: Benedicta a 8 eta Quatro al Ssmo abesbatzak; Chiribiribuela Gabon-kanta 4ra eta gainera Cantata a San Francisco eta Area biolin eta tronpekin San Diegora. Aita Donostiak, Música de tecla en el país vasco bilduman, XVIII. mendean, Ibarzabalen "Re" maiorreko Tocata aurkeztu zuen.