Konposatzaileak

Ibarrondo, Félix

Musikari garaikidea Oñatin (Gipuzkoa) jaioa 1943ko ekainean.

Aitaren eskutik musika ikasten hasi eta gero, Bilbon hiru urte ematen ditu eta han konposizioa lantzen hasten da Juan Cordero Castañorekin. Jarraian Parisen ikasten du Max Deutsch eta Henri Dutilleux maisuekin. 1972an Oscar Espla lehiaketan saria lortzen du Cette terre-là lanari esker. Urte berean Parisen konpositore gazteentzako Lili Boulanger saria erdiesten du. Frantziako Kultura Ministerioak Vague de fond orkestra handirako lana egiteko enkargua luzatu zion. 1974ko amaiera aldean Donostiako Abangoardiako Musikaren II. Jaialdian parte hartzen du. 1982an Parisen Sino lana aurkezten du. Azpimarratzekoak diren bestelako lanak: Cuarteto, Aitaren etxea, Tryptique, Cette terre-là..., Vague de fond, ...Et la vie était là, Resonances, Quinteto.