Biografiak

ISASI-ISASMENDI, Martín de

Soraluzeko (Gipuzkoa) Errege Fabriketako arma-asentista nagusia. Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1685-7-3an. Frantzisko eta Mariana Resustaren semea. Teresa Bujandakoarekin ezkondua. Soraluzen hil zen, 59 urte zituela, 1745eko irailaren 25ean. Francisco Ignacio de Ibarra erretore jaunari ahalmena eman zion Agustin Azkarate eskribauaren aurrean testamentua egiteko. 1713an seme natural bat izan zuen Simona de Arangurenekin, Juan Andres izenekoa. Eta urte berean jaio zen bere lehen seme legitimoa, Juan Jose izenekoa, Madrilen hil zena, 1748an, Espainiako Artilleriako Kontularitza Nagusiko ofiziala zenean. Martin de Isasik auzi luzea izan zuen lau gremioetako diputatuekin. Gorteak, korrejidoreak eta Gipuzkoako Ermandadeko Batzar Nagusiek parte hartu zuten. Kaparetasuna auzitan jarri zuen Soraluzen urtean 1713.Ramiro

LARRAÑAGA