Zuzendariak

Irusta Echeverría, Ildefonso

Musikaria eta grabatzailea ofizioz. 1859an Eibarren jaioa eta 1943an hila.

La Marcial udal-bandaren sortzailea eta zuzendaria. 1884an sortu zen, eta arrakasta apoteosikoak izan zituen. 1902an, Donostian egindako musika-banden lehiaketako lehen saria jaso zuen, eta, ondoren, beste sari batzuk. Eibarrek izan duen banda zuzendari garrantzitsuena da; bokazioz, berezko zuzendaria. Ez da inon ageri musikarik konposatu duenik.