Futbolari gipuzkoarra, Beasainen jaio zen 1952ko apirilaren 20an. 15 urterekin Beasaingo jubenilak fitxatu zuen, eta 16 urte betetzean Sanseko jubenilak. Bertan denboraldi eta erdi eman zuen, hirugarren mailara igaroz. Ibilbide luze samarra egin zuen Sansen, sei denboraldi eta erdi, eta Realeko jokalaria izan zen 1974-75 denboraldian. Sanseren esku utziko dute hasiera batean, baina 1976-77 denboraldirako Realean sartuko dute behin betiko.
