Biografiak

Agirre, Domingo Adrian

XIX. mendeko gipuzkoar politikaria. Getariako Batzar Nagusietan hartu zuen parte, horren presidentea Jose Fernando Etxabe izanik. Konbetzioko Gerra Garaian eta Gipuzkoa Espainiar Koroaren Menditik bereiztea proposatu zuen bertan. Horretarako frantses iraultzaileen mendeko protektoratua aldarrikatzen zuen Gipuakoako herrialdearentzat. 1799. urtean Iruñeko epaitegi militar batek juzkatu zuen Irun, Bera, Hondarribia eta Donostaiako plazak frantsesen esku utzi izanaren salaketapean baina handik gutxira barkatu zioten ezarritako zigorra.