Pintoreak

Gracenea Aguirregomezcorta, José

1927an Irunen jaiotako margolari gipuzkoarra.

Faraldo eta Gaspar Montesekin ikasi zuen Irunen eta gero Madrilen (Círculo de Bellas Artes). Ikasketa-bidaia etengabeak egiten ditu: Parisen, Suedian eta Finlandian (1957-1960), Orleansen, Parisen eta Londresen (1958-1963), eta Wiesbadenen beka bati esker 1979an.

Ur taldeko kide sortzailea.

1949az geroztik, hainbat sari lortu ditu hasiberrien lehiaketetan; bigarren saria Donostiako Bodegoien Lehiaketan (1952an eta 1959an ere bai), bigarren saria Donostiako Akuarela eta Marrazkien IV. Lehiaketan (1961), bigarren saria Donostiako Euskal Pinturaren Lehen Sari Nagusian (1965ean) eta lehen saria 1972. urtean. Halaber, 1970 eta 1972ko Gasteizko Urteko Plastikoan saritua izan zen.

1954an bakarka lehen aldiz erakutsi zuenetik, egile honen lana erakusketa ugaritan aurkeztu da, bai bakarka bai taldeka, batez ere Gipuzkoan, baina baita Bilbo, Gasteiz, Sevilla, Madril, Wiesbaden eta beste hainbat hiritan ere.

Bere lana hainbat museo eta bildumatan dago: Wiesbadengo Museoa eta Wiesbadengo Kultura Ministerioa (Alemania), San Telmo Museoa (Donostia), Donostiako Udala, Irungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa eta Valladolideko Aurrezki Kutxa.

Bere inkisizio artistikoari buruz, artista irundarrak honela dio:

"Nire artea ez da errealitatea berehala interpretatzea, errealitatea argitzea baizik. Natura fisikoa itzultzeko beharra sentitu dudalako. Zerua, mendia, ura eta hareatzak, natura estatikoa da. Aske uzten dut neure izpiritua eta neure buruarekiko leial jarraitzen dut. Bide berrien bila nabil. Zelai eta mendiak, errima eta forma egiten diren laino delikatuek besarkatzen dituzten panoramika zabaletan biltzen ditut, kolore gama zabaletan. Hondartzako hareatzetatik, itsasoarekin, marea behean dagoenean, neguko bakardadean, zerrenda busti eta lehorren esentzia hartzen dut. Bere hondar fina, bere lerroekin, bere musika notekin forma eta koloreetan mihisera itzulia. Nire lanek poesiazko eraikuntza bat eskaintzen dute, non gauzek baino gehiago, haien arimak dauden".


Art Aretoa

Bere lanaren lagin bat Euskonews aldizkariaren 530. zenbakiko Art Aretoa sailean ikus daiteke.