Musikariak

Gorosarri, Eduardo

Musika erlijiosoko konpositorea eta musikari gipuzkoarra, Eskoriatzan 1889an jaioa eta 1947an hila.

Apaiza, Salamancako Seminarioko organista izan zen 1906an, ondoren Ondarroara (Bizkaia) pasa zen (1917) eta urtebete beranduago Begoñako Basilikako organoko titularra izan zen. 1927an, Arraten ospatutako Euskal Herriko Txistularien I. Asanbladan Txistularien Elkartea sortuta, bertako lehen lehendakari hautatu zuten. Gerra Zibilaren ondorioz, Ingalaterrara emigratu zuen 1936an.