Pintoreak

Gil Gabilondo, Isidro

Margolaria, marrazkilaria, arkeologoa eta idazlea, Azkoitian (Gipuzkoa) jaio zen 1843an, eta Burgosen hil, 1917an.

Legeak ikasi zituen, Burgosko Udaleko idazkaria izan zen, bere Arte Akademiako irakaslea eta San Fernando eta Historiaren akademietako urgazlea. Burgosko Monumentuen Batzordeko lehendakaria ere izan zen.

Idazle gisa, besteak beste, hiru lan utzi zizkigun: Iglesia y convento de San Pablo en Burgos (1878), El castillo de Loarre (1905), egilearen marrazki eta plano originalekin, eta Burgos y su provincia (1913).

Bere marrazkirik originalenak honako hauek dira: Donostiako Portua eta Urolaren Ibilbidea, eta artistaren margolan adierazgarrienak Dama bat bere apaingarrian (akuarela), Funtzioaren aurretik, Gaztelako Independentziaren jatorria eta Margolan baterako apuntea dira.