Monarkia eta noblezia

Garzia I.a Iñigez

Iruñako erregea (852-882), Eneko Aritza erregearen semea eta une zailetan bere aitaren oinordeko izango da erregetza aulkian.

843an bere aitarekin batera Iruña inguruko egun hondamenditsuan borrokatu zuen eta seguruenik Aristatarrek eta Banu Kasiek Abd al Rahman II.aren gudarostearen aurka Iruñako lurraldean eta Tuteran ere, 847 eta 850 bitartean izan zituzten ekitaldi guztietan parte hartu zuen.

Albeldako gudaren ondorioz aldaketa politikoak gertatzen dira. Banukasiar Tuterarekin eten egiten da. Garzia Iñigez frankoekin eta asturiarrekin jardun eta hitzartzera bere burua behartuta ikusten du. Tartean Musa ibn Musa, arroa eta garailea Espainiako III. Errege izendatzen da. Euskaldunak Albelda eta Viguera galdu dituzte. 853an baskoiak Emirerriaren barne gaietan parte hartzen dute, Guadalaceteko gudan aliatuekin batera suntsituak izanez.

859-860 urte bitartean Erresuman normandiarrek azaltzen dira Ebro ibaitik gora igoz, lurraren barrena sartu arte. Ibn Hairan historialariak baskoien aurkako liskarraren berri ematen du, euretariko asko hil eta Garcia Iñigez (Garsiya ibn Wannako) erregea atxilotuz. Erreskatea urrezko 70.000 txanponetan ezarri zen. Erreskate horren ordainaren zati bat geroratzean erregea aske utzi zuten eta bahitu bezala bere semeak utzi zituzten.

Ez dakigu zenbat denbora izan zen erregea atxilotuta ez eta bere eginkizunak nork bete zituen ere, Jimena sendiak edota Fortun eta Santxo erregearen semeak. Dena dela, erregeak bere askatasuna berreskuratu zuen eta oso zahar egin arte gobernatu zuen. Guadalazetetik baskoien eta asturiarren artean adiskidetasunezko harremana lortu zen antza denez. Itun horren adierazgarri garbia Ordoño erregearen alaba Leodegundia printzesa asturiarra Garzia Iñigezen seme nagusi Fortun printzearekin izandako ezteia izan omen zen.

859an Muza ibn Muza bere koinatuaren erasoa jasan eta erregeak, garbi aztoratuta, Asturiasera laguntza militarra eskatu zuen. Asturiarrek Errioxan sartuz Albeldako gotorlekua (Clavijoko borroka) mendean hartu zuten. Ez dirudi Garzia Iñigez erregeak izen bereko bigarren borroka horretan parte hartu zezakeenik. Batzuetan gertatzen den bezala, garaipena, epe laburrera, kalterako izaten omen da. Une honetan Muhammad emirra Iruñako lurretan sartzea eragiten du (860) musulmanen atxilotu legez Fortun Garces oinordeko printzea eta Abd Allahrekin ezkondu zen Oneka printzesa (Iñiga) izanez. 870ean errege iruñarra Huescako Amrus amilagaz aliatuta ikusten dugu Sarataniyyinekin eta beste gudaroste leial batzuekin borrokarako gertu izanik.

871. urtea, urte mugitua da. Amrus gaia bideratuz, Muza ibn Muzaren semeak errebelatu egiten dira, goi-eskualde osoaz jabetzen direlarik. Inguru politiko-militarrak segurtasun publikoa bermatuko luketen sendia itunak eskatzen zituen. Asturias-Araba-Iruñaren arteko adiskidetasun lokarriak sendotu egiten dira. Horrela Ximena printzesa iruñatarra Asturiaseko Alfonso III.arekin ezkontzen da eta Oneka, Garzia Iñigezen alaba, Aragoako Aznar Galindo II.a kondearekin. Horrek, Oviedo-Araba-Iruña-Jaca ardatz erabat kristinaua ezartzen dela adierazten du. Sirtaniyinen enigma azaltzen da berriz, Ximenaren etxeari arrotzak ez zaizkionak izanez. 880an Fortun Garzes infanteak, Kordoban azken 20 urteotan atxilotuta egonak, bere askatasuna berreskuratzen du. Bakealdien, itunen eta atxilotuen trukearen urtea da. Orain adiskidetasun hitzarmena Tuterara ere hedatzen da. Geroztik banukasiak euren artean gudan izango dira Ababdalah liskartia nagusituz eta 882. urtean Erreinuaren ekialdearen aurkako erasoari ekiten dio, mugaren alde horretan gotortutako ate antzerakoa izan zen Aibarrera helduz. Borrokan, historialari batzuk Larunbe, beste batzuk Lunbier eta baita Larraun ere izendatzen duten tokian Garzia Iñigez erregea hil zen. Horrela hil zen Iruñako erregea bere ahaide ziren Ababdalah eta Ismail banukasien esku.