Atleta gipuzkoarra, 1909an Irunen jaioa. Irungo Real Union Clubeko kide izan zen. Gipuzkoako 100 metroko txapelduna izan zen 1929an, Espainiako 4 x 100 erreleboetako txapelduna Bartzelonan 1931n. Markak: 11.1 (1931) eta 23.4 (1929) 100 eta 200 metrotan. 1932an kirol aktibotik erretiratu zen.
Iosune URZAINQUI MIQUELEIZ
