Eskultoreak

Jimenez, Diego

XVII. mendeko eskultorea, Diego Jimenez eskultorearen semea, Juan de Bascardoren tailerrean egin zuen lan.

Aitaginarreba zuen hura. 1643tik 1649ra Araban egin zuen lan Paganosko Jasokunde parrokiako alboetako kaperetako eskulturak egiten; 1630etik 1651ra, Lapuebla de Labarcako Jasokunde parrokian erretaula nagusiko eskulturak egin zituen; 1646tik 1669ra Eltziegoko San Andres parrokiako erretaula nagusiko eskulturak landu zituen; 1654an Guardiako Andre Mariaren gurutzadurako erretaulan eskulturak egin zituen; 1655ean, Kripango San Juan Bautista parrokiako bi erretaula txikietako eskulturak egin zituen; 1657tik 1662ra Navaridasko Santiago ermitako erretaularen erliebea ondu zuen; 1657tik 1663ra Ekorako Arrosarioko Andre Mariaren erretaulako eskultura; 1659an Lezako San Martin parrokiako San Roqueren erretaulako eskultura; urte berean, Ekorako San Juan Bautista parrokian irudi bat ere egin zuen eta 1664an Lapuebla de Labarcako Jasokunde parrokian gurutzadurako erretaulak ere egin zituen.