Konposatzailea eta organista, Hondarribian 1863an jaioa. Ez dakigu noiz hil zen.
1898an organista kargua lortu zuen bere jaioterriko parrokian. Konpositore gisa, Donostiako Lore Jokoetan eta Segurako (1911) eta Irungo (1926) Euskal Jaietan sariak lortu zituen. Konpositore gisa egin zituen lanen artean, Sakramentu Txit Santuaren himnoei buruzko Eukaristia Meza eta motete ugari aipa ditzakegu alde batetik; pianorako konposizioak ere aipa ditzakegu, Boga boga eta La del pañuelo rojo (V, p) abestiak, La Natividad del Señor gabon-kanta (V, órg.) edo Urbieta kalejira bandarako.