Sendagileak

Gelos

Begoñan 1835eko ekainaren 15ean Bilboko setioan zehar jaso eta bederatzi egun beranduago Zegaman heriotza ekarri zion zaurian Tomas Zumalakarregi sorotsi zuten medikuetariko bat izan zen. Heroia sorotsi zuen mediku taldea Gelos eta Grediagak osatuta zegoen, geroago Burgess ingelesa eta Boloqui gehitu zitzaizkiela. Antza denez, Zumalakarregik bernan sartuta zuen bala ateratzeko ebakuntza izan omen zen heriotzaren eragilea. Ingelesaren eta Gerediagaren kontrako jarrera izan arren, zaurituak Gelos, Beloki eta Petrikilo osalariarengan konfiantza handia zeukalako, jeneralari ebakuntza egin zioten. Euron hutsegiteak eta zaharkitutako metodoek Victoria dukearen heriotza sorrarazi zuten.