1874ko urtarrilaren 15ean Bartzelonako Gracia auzoan jaiotako zinemagile katalana. Hiri berean hil zen 1955eko otsailaren 27an.
Espainiako zinemaren aitzindari handiena eta garrantzitsuena izan zen, agian. Hori dela eta, euskaldunek zinemarekin duten harremanean garrantzi handia du zazpigarren artearen hastapenetan -Lumiére anaiek Ipar Euskadin egin zuten bezala- Hego Euskadiri eskainitako Espainiako zinemako lehen dokumentalak egin izanak. Donostian eta Bilbon 1911n filmatutako lanak dira: Bilbo, Portugalete eta Labe Garaiak, Bilboko Setioaren Jaiak, Donostiako Jaiak eta Donostiako Itsasadarreko Jaiak eta Kabalgata.
- Filmlexicón II, 975.
- Dictionaire de Cineastes, p. 100.
- Zinemaren Entziklopedia Ilustratua II, 25.
- Diccionario del Cine Español, p. 118.
- Encyclopedie du Cinèma, p. 641.
- Cabero, p. 55.
