Merkatariak

Arin Lecuona, Eulogio Salvador

Joalea. Oiartzunen, Gipuzkoan, jaioa 1890. urtean. Montevideon hil zen 1967. urtean.

Cecilio Arin Mancicidor eta Maria Luisa Lekuona Almadozen semea. Lehen mailako ikasketak bukatu ondoren guraso eta anaiekin Irunen kokatu zen.

Urtzaile eta mekaniko ofizioak ikasteko Beasainen kokatutako Eraikuntza Metalikoen Sozietatean sartu zen.

1910ean Montevideora (Uruguay) helduz, Kolon herrian adreilu fabrika baten mekaniko bezala jardun zuen, garai horretan marrazketa mekanikoaren klaseak ere emanez. Epe labur batez Baraibar izeneko fundizioan lan egin ondoren Swift hozkailuen enpresan sartu zen latorritegiaren ataleko arduradun lez. Lanpostu horretan izan zen I. Mundu Gudan (1914-18).

1922ko ekainaren 24an Maria Ayphassorhorekin ezkondu zen, hiru seme izanez: Eulogio Jorge, Roberto Cecilio eta Juan Alberto.

Eugenio bere anaiarekin batera La Euskalduna fundizio eta tailer mekanikoa sortzen dute. Fundizio eta tailer mekaniko hori Euskal Erria Sozietateko lehendabiziko lehendakaria izan zen Nicolas Inciarte larrean eraiki zen.

Bere anaiarengandik bananduta, Eulogio Arin & Cia. izeneko fundizio eta tailer mekanikoa eta El Modelo, hodiak eta komun-ontziak egiten zituena sortu zituen.

Bi sozietateak desegin ondoren Tunueu jaunarekin elkartu zen eta elkarrekin koroa tapatxoen fabrika sortu zuten. Enpresa horrek ibilbide laburra izan zuen bazkideen arteko gorabeherengatik.

Geroago enpresa berri bat sortu zuen Barco eta Gorosabel jaunekin. Enpresa berri hori, Los Tres Vasquitos izenekoa ogiaren eta bizkotxoen ekoizpenean aritu zen.

Euskal Erria Sozietateko eta Centro Euskaro Españoleko bazkide izan zen, hainba alditan elkarte bietako zuzendari-kidea izanez; azken elkarteko lehendakaria hamar urtetan zehar izatera iritsi zen.