Ingeniariak

Garagarza eta Dugiols, Eugenio

Ingeniari agronomo gipuzkoarra, seguru asko Tolosakoa, aita botikaria zuena. 1825ean jaio eta 1889an hil zen Donostian.

1850ean Gipuzkoako Diputazio Probintzialak adostutako beka bat gozatuz, Jorge de Sagastume gipuzkoar gaztearekin batera ingeniari agronomoaren karrera egin zuen Grignongo Nekazaritza Eskolan (Frantzia). Ikasketak amaitu ondoren, Sagastumerekin batera, Tolosako Iurreamendiko Baserri Ereduaren sorrera zuzendu zuen, Aldundiaren kontura. Halaber, Gasteizko Granja Modelo sortu eta zuzendu zuen. Ondoren, Madrilgo pasealeku eta zuhaiztietako zuzendari izendatu zuten, eta kargu hori zuen hil zenean.

Erref. Euskal Herriko Geografia Orokorra, t. Gipuzkoa, pp. 440, 441, 910.