Historialariak

Gamon, Juan Ignacio de

Historialaria. 1733an Errenterian jaioa eta 1814an herri berean hila.

Bere jaioterriko historialari berariazkoa izan zen, baina historialari txit grinatsua, zeinaren erudizioa, benetan nabarmena, ilundurik geratzen baitzen "historiatu" ordez "alegatu" nahi eutsiezinagatik. Bere historiak, benetan argitaratzea merezi duena, argitaragabe iraun zuen 1930. urtera arte (Donostia), orduan argitaratu baitzen Errenteriako Udalaren kontura. Gamón-en beste agiri batzuk Donostiako Historia Azterlanen Aldizkarian argitaratu ziren, 8. zk., 1974, pp. 267- 318.