Politikariak eta Kargu publikoak

Gerendiain Aguinaga, Nicolas

Irunen (Gipuzkoa) jaioa, eta alkatetza hainbatetan izan zuen; 1883-1885 biurtekoak diputatu probintzial eta Aldundiko idazkari izendatu zuen (1883ko azaroaren 10eko bilkuran), eta Batzorde Probintzialeko lehendakariorde ere izan zen. 1899an hil zen.