Pilota

GAINZA, Julian

1877an Tolosan jaiotako pilotaria. Aurrelaria zen, bolea ona zuen eta sakatzaile ona zen. Ez zuen kontraerasoa gehiegi erabiltzen eta, lodi samar egoteagatik bere mugimenduetan trakets samarra bazen ere, oso ondo defendatzen zen aurreko koadroetan. Erref. Luis Bombín, 1946.