Argazkilariak

Egaña, Juantxo

1961ean Donostian jaiotako argazkilari gipuzkoarra.

Argazkilari independentea da, eta arte-katalogoetarako argazkilaritza teknikoan espezializatu da, baita azken urteetan hainbat erakusketa egin dituen artisten erretratuetan ere, besteak beste, euskal eskultoreak, margolariak eta idazleak. Bartzelonako Angel Font V. Argazki Lehiaketa Profesionaleko lehen saria jaso du. Bertsolaritzari buruzko argazki bildumarik onena du.