Atletismoa

ERICE ADARRAGA, Juan Bautista

Atleta gipuzkoarra, 1898ko ekainaren 24an Hernanin jaioa, baina txikitatik Bilbon bizi dena. Ofizialki 3 metroko hesia gainditu zuen lehen pertiguista espainiarra izan zen (1918an 3,07 metro), 1923an 3,36raino iritsiz, Espainiako errekorra 1927ra arte eta euskal errekorra -eta bizkaitarra- 1951ra arte. 1918an jauzi hirukoitzeko kronologia bizkaitarra inauguratu zuen (11,05). 1918 eta 1924 artean 5 aldiz izan zen Espainiako txapeldun pertika-jauzian. Espainiako Arraun Federazioko presidentea izan zen.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA (2007)