Zizurkilen jaiotako eskultore gipuzkoarra. XVII. mendearen erdialdean bizi izan zen. 1632ko ekainaren 23an emandako eskrituran agertzen denez, Juan Vascardo eta Juan de Iralzu-rekin lan egin zuen Errioxako Fuenmayor parrokiako erretaula nagusian. Beste bi egileekin ere lan egin zuen Briones hiribilduko erretaula nagusian eta Guardiakoan, Erregeen Andre Marian.
