Andoaingo alkatea (Gipuzkoa), Espainiako bigarren Errepublikaren hasieran (1931-04-14). Urte bereko ekainaren 14an Lizarran (Nafarroa) egin zen Euskal Udalen Batzar handian parte hartu zuen, eta Lizarrako Euskal Estatutua deiturikoa onartu zen. Hitzaldi bat eman zuen egun hartan egin zen mitinean, eta honako esaldi hauek esan zituen:
"Orain arte, Euzkadik denbora luzez bizi izan ditu bihotzean mingostasun egunak. Euskaldunok Aberria salbatzeko zerbait egin beharrean geunden, eta gaur Jainkoari esker, abertzaletasuna, anaitasuna eta euskal batasun bikaina sortu da. Hori lortzeko beroa eta sua sentitzen dugu gure bihotzean".
Euskal Autonomia Estatutuaren alde atsedenik gabe lan egin zuenetako bat izan zen Eguibar. Gipuzku Buru Batzarreko presidente eta Euzkadi Buru Batzarreko kide izan zen.
Erref. Aguirre, J. A.: Askatasunaren eta iraultzaren artean 1930-1935. Bilbao, 1935, pp. 78 eta 80.