Benefactor, Usurbilen (Gipuzkoa) jaio zen 1683ko azaroaren 20an eta Mexiko Hirian hil 1753ko urriaren 20an.
Filipinetako konkistan nabarmendu zen, han galeoi-buru izan baitzen, eta gero auzitegiko prior, eta postu hartatik bertakoen begikotasuna lortu zuen. Filipinetatik Mexikora joan zen gobernadore, bere aurrekoen arauak hautsiz, armen indarra baztertuz eta indiarrekiko konbentzimendua eta onginahia erabiliz. 1740an, beste euskaldun batzuekin batera, Bizkaitarren Ikastetxe famatua sortu zuen, neskato pobre, dontzeila eta alargunentzat. Ekitaldi-aretoan haren erretratua dago, Mexikoko herriaren eskaintza adeitsu batekin. Usurbilgo kanpandorrearen lan berria ordaindu zuen.
Erref. E. Urrutia.
