Kontzeptua

Argizai

argizari, argizaita, argizaite, argizaila.

Argizagia. Larunbat Santu egunez bedeinkatutako argizagi sorta bat elizatik etxeetara eramatea ohitura izan da. Etxekoandreak etxean pizten zuen eta argizagi-negar batzuk bere familiako emakume bakoitzaren gerruntzean eta gizon bakoitzaren txapeletan isurtzen zituen (Ataun). Saran (Lapurdi) gauza bera egiten zen etxeko altzari bakoitzean ere. Pertsonei dagokienez, etxekoandreak argizagiarekin pertsona bakoitzaren aurrean gurutze bat airean egiten zuen eta ile-xerlo bat erre ere. Nagusitutako sinesmena da argizagia defuntuen arimei argi egiteko berebiziko materiala dela. Hilobietako ohiko eskaintza argizagiaren argia izan da. Erleak animalia sakratu bezala aintzat hartzen diren arrazoietariko bat defuntuak diren pertsonei argi egingo dien argizagia egiten dutenean datza. Magia saioetan argizagizko kandelak pertsona baten soina irudikatzen du, eta bere argitan arima ere.

Hitz horrek ilargia ere esan nahi du. Ilargiak hildakoen arimei argi egiten dienaren sinesmena dago. Bi egitate horiek elkarrekin uztartuta daude, eta kasu horretan argizai hitzak arimen zaindari esan nahiko luke.

Ikus Azti eta Illargi.