Biografiak

Butroe, Ochoa de

Gomez Gonzalez de Butron y Muxika eta Elvira Leyva Oñatiko Guebaratarren bilobaren semea. Honek izan behar du Ochoa de Urréjola, beste hiru lagunekin batera, 1464ko maiatzean Martin Bañez de Artazubiaga ganboatarra hil zuena Ibarretako (Arrasate) bidean. Bilbon exekutatu zuten, 1477. urtean.

Erref. Jose Aralarrekoa: "La Victoria de Munguía y la reconciliación de Oñazinos y Gamboínos", Ekin, 35. zk., Buenos Aires, 1949, orr. 136.