(1807-1870). San Antonio Maria Claret Clara Kubako artzapezpikua, Isabel II.aren aitorlea eta Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolarien Ordenaren sortzailea izan zen. 1934an beatifikatu zuten eta 1950ean kanonizatu. Bere lan batzuk eta Katixima 1864tik hona itzuli dira euskarara, Errosario chit santuaren devocioa..., 1864; Doncellai aviso chit on..., 1867; Ceruraco bide zucena..., etab. Claret artzapezpikua 1866an izan zen lehen aldiz Euskalerrian, Isabel II.a erreginarekin batera. Gipuzkoan irakaskuntza-establezimenduen sorrera sustatu zuen, hala nola Kristobaldegikoa eta San Bartolomekoa, hura 1866an eta bigarrena 1868an sortua. Lekeition, Zarautzen eta Donostian apostolutza handia egin zuen. Erref. Torres, Ismael C. M. Eguna: art. «Diario Vasco», 1968-III-10 eta autore beraren beste artikulu batzuk egunkari bereko zenbakietan 1965ean.
