Pilota

CENTOL, Ignacio

Irunen jaiotako pilotaria. Espainian emanaldi batzuk egin ondoren, San Frantziskora joan zen. Bere espezialitatea sakea eta buruz behera sartzea zen, bi paretetara errematatuz. Jokalari apala izan zen, baina oso serioa eta borondatetsua, ikusleen estimua bereganatuz, bere emanaldietan jartzen zuen zintzotasunagatik. Erref. Luis Bombín, 1946.