Futbola

ALKIZA FERNÁNDEZ, Bittor

Alkiza. 1970eko urriaren 26an Donostiako Herrera auzoan jaiotako futbolari gipuzkoarra.

Erdilaria, Sporting de Herreran hasi zen. Bi denboraldiren ostean (1989-1991) Sansen lehen taldera pasatu zen, Realera, 1991-1992 denboraldian, 1991ko irailaren 1ean debuta eginez Bartzelonaren aurka. Realzale gisa egin zuen lehen etapan 105 partida jokatu zituen, eta 17 gol sartu.

1994an Athleticek fitxatu zuen. Bilbon jokatutako bederatzi denboraldietan, Donostian eskainitako errendimendu fisikoa hobetu ez ezik, talde zuri-gorriaren zutabeetako bat eta San Mamesen gehien estimatutako jokalarietako bat ere bilakatu zen Alkiza.2003ko uztailaren

1ean itzuli zen Realera. 2003-04 denboraldiko Urrezko DV sariaren irabazlea, "El Diario Vasco" egunkariak Realeko jokalari erregularrena saritzeko.

Hiru aldiz nazioarte absolutua.2005eko

maiatzean iragarri zuen erretiratu egingo zela, denboraldi amaieran, futbol profesionaletik.

Artxiboa AUÑAMENDI