1967an Eibarren jaiotako idazle gipuzkoarra.
Filosofia irakaslea Zizur Nagusiko Institutuan (Nafarroa). Mikel Zarate Saiakera Saria 2004, Zertan dira Askatasuna eta Berdintasuna gaur egun? Lanagatik. Askatasun eta Berdintasuneko kontzeptu ideologiko klasikoetara hurbilketa, John Rawls eta Norberto Bobbioren lanaren analisiaren bidez landua. Euskaltzaindiak 2005ean argitaratu zuen lana.