Eskultoreak

Araoz, Andres

Eskultore arabarra, Gasteizen jaio zen 1565ean. Juan de Araozen semea eta Andresen biloba zen, biak eskultoreak. 1618an, harriz egin zuen San Migelen irudia, Eibarko (Gipuzkoa) parrokia-elizako portadetako batean jarrita. Ez du aurretik senideek landu zutenak bezainbesteko meriturik.