Enpresariak

Arregui Garay, Juan

Enpresari gipuzkoarra, Araban kokatua eta 1907an Aretxabaletan jaioa.

1936-1939ko gudaz geroztik, bere negozioak zabaldu beharrak eraginda 1943an Gasteizen ezarri zen.

XX. mendeko berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkaden amaierako industriagintza gasteiztarraren protagonistarik garrantzitsuenetariko bat da. Forjas Alavesas bezalako enpresa garrantzitsuaren edo izen bera daraman lanabesen fabrikaren sortzailea da, Espainian, Ingalaterran, Frantzian eta Venezuelan zehar sakabanatuta dauden beste hogeiren baten eratzaile ere izanez.

Bere ekimena enpresa bizitzatik haratagokoa izan zen, toki bizitzan ere jardunaz, batez ere 1958-1959, 1974-1976 y 1989-1998 agintaldietan zehar Deportivo Alavesen lehendakari bezala Gasteizi Mendizorrotzako joko zelai ikaragarria ematearen itxaropen handia izan eta arituz, horretarako Amaia finantza elkartea sortuz.

Bere ehiza handirako zaletasuna dela eta Bilboko Athletic erakundeko zuzendaritzari lehoi lehortu baten oparia egin ziona gogoratzen duenik bada.

Eusko Jaurlaritzaren "Lan Onari" aipamena eta Lanaren Merituari Domina jaso zituen.

1999ko apirilean hil zen.