Politikariak eta Kargu publikoak

Amunárriz Olano, Begoña

1948ko ekainaren 21ean Donostian jaiotako politikari eta feminista gipuzkoarra.

Goi Batxilergoa ikasi zuen Zientzien adarrean, Goi Mailako Administrazio Ikasketak Nafarroako Unibertsitatean, eta Hizkuntza, Arte eta Literatura frantseseko eta ingeleseko ikasketak Bruselan, Londresen eta Dublinen. Musika, piano espezialitatea, Donostiako Kontserbatorioan Eusko Alderdi Jeltzaleko kide gisa, Antiguako Udal Batzordeko presidenteorde izan da Donostian. Gipuzko Buru Batzarreko eta Euskadi Buru Batzarreko kidea izan da.

Kargu hauek izan ditu: Frankismoaren ostean ezarritako Donostiako Udal Gestoreko zinegotzi eta alkateordea; Gasteizko Legebiltzarreko Gipuzkoako parlamentaria; Euskal Irrati Telebistako (EITB) Administrazio Kontseiluko kidea, Eusko Legebiltzarrak aukeratua. Horrez gain, artikulugilea eta hizlaria izan da bere ikerketa-gaietan, hala nola: Emakumea, Euskal nazionalismoa, juduak, Bigarren Mundu Gerra, Islama, terrorismoa, Balkanetako gatazkak, Quebec, Herrialde Baltikoak, Iran eta beste batzuk. Telebistako programetako analista.