Arkitektoak

Amann Amann, Emiliano

Bizkaiko arkitektoa. Bilbo, 1882ko urriak 14; Bilbo, 1942ko uztailak 7.

Jose Isaac Amann y Bulfiren semea, hirian XIX. mendearen hasieran finkatutako Alemaniako merkatarien ondorengoa. Urduñako jesuitetan egin zituen ikasketak, eta Madrilen graduatu zen Arkitekturan 1907an.

Jose Maria Basterrarekin lankidetzan hasi zuen ibilbide profesionala. 1909an irabazi zuen Areetan Club Maritimo del Abra eraikitzeko lehiaketa; gerora, Bilboko Sozietatearen egoitza berria eraikitzeko deitutakoa ere irabazi zuen. 1915 eta 1933 artean hainbat bidaia egin zituen azterketarako, eta kongresuetan parte hartu eta hitzaldiak eman zituen. Hainbat lehiaketatara aurkeztu zen; hala nola: Donostiako Kursaala (1915), Iruñeko zabalgunea (1915), Sevillako Alfonso XIII hotela (1916), Getxoko urbanizazioa (1916), Merkataritza Bankua (1918), Bilbo gaineko zubiak (1919) edo Solokoetxeko bigarren etxebizitza multzoa (1933). Bereak dira, horrez gain, Neguriko Karmen eliza, Deustuko Unibertsitate Komertziala, Deustuko Eskola Salestarrak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalea, Bilboko Salaberri doktorearen klinika, Solokoetxeko igogailuak eta Begoña.

Eusko Ikaskuntzako Batzar Iraunkorreko kide izan zen 1930etik.