1949an Donostian jaiotako gipuzkoar nortasuna. Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean, 1971n. Merkataritzako peritua.
9 urtez Banco de Vizcayako Gipuzkoako zuzendaritzako kide izan zen, Negozio Aktibo eta Pasiboko departamentuko buru. Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren zuzendariorde nagusia izan zen 1981etik. 1992az geroztik, Kutxako Komunikazio eta Gizarte Ekintza Saileko zuzendaria da, bateratu ondoren. 2001ean Gipuzkoa Donostia Kutxako zuzendari nagusi izendatu zuten.