Literatoak

Aizarna Etxabeguren, Santiago

Oiartzunen (Gipuzkoa) 1928ko abuztuaren 1ean jaiotako idazle eta kazetaria eta Donostian zendua 2025ko urriaren 9an.

XX. mendeko 60 eta 70 hamarkadetan Donostiako bizitza kulturalean gogotsu parte hartu zuen gaztelaniaz erreportaje eta artikulu ugari idatziz, baita ere liburu eta zineari buruzko iruzkinak aldizkari eta egunkarietan. Baita ere pilota berriemaile eta hizlari izan zen Donostian eta Gipuzkoako hainbat herrietan. “Noray” aldizkariko erredakzioko partaidea izan zen eta Kurpil (1973-1977) aldizkariaren sortzailetako bat eta zuzendaria ere. Donostia Sariaren sortzailetako bat ere izan zen eta halaber irabazlea 1968ean “Al terminar las fiestas” kontakizunarekin. Bere borondatez argitaratu gabeko “Los Zamuras” eleberriarekin Portugaleteko “Puente Colgante” saria irabazi zuen. Bere literatura errealistak gizarte kritika kutsua ere badu.

Bere lan literarioa , jarrera errealista eta gizarte kritikaduna, honoko izenburu hauek  osatzen dute besteak-beste, “Los pecados de la calle” (1956), “El carrousel de la vida” (1958), “Cuentos con hombre”(1962), “La mujer de Lot”(1977), “El ojo insomne: relatos”(1986), “Crimenes truculentos en el País Vasco”(1987).

Horretaz gain pilota kontalaria izan zen eta Donostia eta Gipuzkoako hainbat herritan hitzaldiak eman zituen, literatura, filosofia eta kultura gaia zutenetan nabarmenduz.

Aizarnak baita ere bere aletxoa jarri zuen euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako olerkiekin eta bestelako idazkiekin. Donostian zendu zen 97 urterekin.

  • 1956: Los pecados de la calle. Eleberria (Bartzelona, Rumbos)
  • 1958: El carrousel de la vida (Bartzelona, Rumbos)
  • 1962: Cuentos con hombre (Donostia, V. Echevarria)
  • 1977: La mujer de Lot. (Durango, Leopoldo Zugaza)
  • 1986: El ojo insomne: relatos (Donostia, Primitiva Casa Baroja)
  • 1987: Crímenes truculentos en el País Vasco: artículos (Donostia, Primitiva Casa Baroja).
  • 1988: Amesgaitzak (Donostia, Primitiva Casa Baroja)
  • 1989: Don Pío el Chapelaundi Ensayo (Donostia Primitiva Casa Baroja).
  • Donostiako udal liburutegiko irakurketa gida.